Iban Zaldua – Ibilbidea

ortegaNarrativa, SO8

IBAN ZALDUA

Ibilbidea

Iratzargailuak garaiz jo du: beti jotzen du garaiz. Mertxeri eskatu diot mesedez aldatzeko melodia, apur bat nekatuta nagoela egunero Berri Txarrak-ekin esnatzeaz: ez dut ulertzen Euskal Herrian iragan musikalean etengabe bizitzeko daukagun tema hori, musika egiten jarraituko ez balitz bezala, talde eta estilo berriak sortuko ez balira bezala; tabernetan eta jaietan berdin gertatzen da, edo okerrago. Tira, gezurretan ari naiz: ulertzen dut, jakina ulertzen dudala. Baina kokoteraino nago. Nik hori esatea gaizki dagoela lirudikeen arren.

Horma dermoukigarria kolpe leun batez jo, eta musika itzali da: oraindik liluratzen nau Mertxeren ahalmenak lotan jarraitzeko, berdin dio iratzargailua zein ozen pizten den. “Bere” orduan jotzen duen arte ez da altxatuko… eta gaur ordenagailu ondoan pilatuta dauzkan karpeten meta mehea ikusita ez dut uste oso goiz izango denik. Batzuetan, altxatzean, bere gainetik kontu handiz jauzitxoa egiten dudanean –beti beranduago esnatzen den arren, paretaren kontrako oheko aldean lo egin behar duena neu naiz, aldarrikatzen duen ditxosozko “klaustrofobia punttu” horren kariaz–, atximurka egiteko gogoa sartzen zait, pixka bat astintzekoa, sukalderaino joan eta gainetik botako niokeen ur katilu batekin itzultzekoa. Baina ez dut sekula egiten.

Laster ez du suerte hori izango, gainera, berari tokatuko baitzaio Lur zaintzea, goizetan behintzat, eta nirea bezalako enplegu bat lortzen ez duen bitartean, etxetik ateratzera behartuko lukeena. Bai, badakit batzuek esaten dutela izenaz deitzea zorte txarra ekartzen duela: oraindik gutxienez hiru hilabete falta dela librantzarako, erditzea aurreratzen ez bada behintzat. Bide batez, Mertxek eta biok konpartitzen dugun kontu korronteari begiratu bat eman behar diot, Jasminari diru-sarrera garaiz egin ote dioten konprobatzeko; joan den hilean atzeratu ziren, zenbaki gorrietan egon ginelako egun gutxi batzuengatik, eta istilu txiki bat izan genuen. Jasminari ere bisitatxo bat egin beharko genioke noizbait; komeni da. Baina metro geltokitik urrun samar geratzen da haren blokea, maldan goregi Errenterian, eta Mertxe beti da nagi etxetik ateratzeko, batez ere autoa matxuratu eta tailerrean sine die utzi genuenetik. Denbora gehiegi pasatzen du bere sator-zuloan, baina ez diot berriro errieta egingo: “sorgin sermoilari” bat naizela botako lidake berriro ere, eta bost axola dio horrelako zerbait oximoron bat dela azaltzen badiot ere, ikuspuntu historikotik behintzat.

Ohi baino lasaiago dutxatu naiz, aprobetxatuz gaurko aurreikuspenaren arabera ur beroaren hornidura lau orduz luzatu bide dutela. Mikroprentsa digitala errepasatu dut sukaldeko mahaiko pantailan, zerealak eta sojazko esne argentinarra gosaldu bitartean; ezer berezirik ez, Ivanka Trumpen primarioetako kanpainaren inguruko ohiko iruzkin sarkastikoez gain. Eguzki-babeserako gomendioa kontuan hartu dut eta, krema egokia ipintzeaz gain, leggins luzexkak jantzi ditut, praka motzek baino bero gehiago emango didaten arren. Arratsalderako talderik daukadan begiratu dut berriro ere pantailan, baina gauzak atzo bezala daude: Hanburgoko auzo okupatu batetik etorritako bidaiari talde hori goizean, memoriaren ibilaldi luzerako, eta ezertxo ere ez arratsalderako, oraingoz behintzat, nahiz eta itxaropena dudan, datak zeintzuk diren kontuan hartuta, beste bat osatu ahal izango dela bostetarako; ondo letorkiguke. Batzuetan irteera ordurako bost minutu besterik falta ez direla abisatu izan didate, eta itxaropena galtzen den azkenekoa da. Beraz, badaezpada, tupperra bazkariarekin prestatu –Gourmet entsalada pixka bat besterik ez, poltsakoa, gazta zatitxo batzuekin eta ondo gatzozpindua, ez daukat gehiagorako astirik–, Mertxek lo seko jarraitzen duela ziurtatu –hobe agur muxurik ez ematea: zaratak ez du iratzartzen, baina kontaktu fisikoak bai, eta ez du esnaldi ona izaten, halakoetan–, eta metro geltokirantz abiatu naiz.

Minutu gutxiren buruan Zara-ko geltokian jaitsi naiz. Azken aldi honetan bezala, arazoak izan ditut eskumuturreko txiparekin, eta trantsitu-kontrolekoek, hasiera batean, ez didate kanpora irteten utzi, Erdigunerako baimenduta ez nagoelakoan. Txiparen akats bat dela azaldu behar izan diet berriz ere segurtasunekoei –tamalez, gaurkoak berriak dira, edo ez zaizkit ezagunak egin behintzat; ezta ni haiei ere–: DBEa kobratzen dudala, ados, baina hori behinbehinekoa dela, soilik aurreko hilabetean soldatarekin ez nintzelako gutxiengora iritsi, eta, edonola ere, lan-baimena daukadala Erdigunean ibiltzeko. Behin eta berriro pasatu didate laserra eskumuturraren gainetik, baina alferrik izan da, eta azkenean ordenagailura jo behar izan dute. Igarotzen utzi didate, beharrik, Osakidetzatik lehenbailehen buelta bat emateko aholkatzearekin batera.

Hori dela eta ozta-ozta iritsi naiz hitzordura, Kontxan. Han daude alemanak jada, guztiak praka motzetan –erredura ederrak egingo dituzte gaur; tira, haien arazoa da–, eta Aitzol, nire ugazaba, albo batean, kamionetatik BioSegway-ak eta gainontzeko trepetak deskargatzen. Azkenekoak jaisten laguntzen diot.

–Berandu iritsi zara –esan dit bere tonu ozpinduenarekin.

Alferrik azalpenak ematen hastea. Nire irribarrerik gozoena eskaini diot, eta trasteak lurrean ipintzen amaitu dugu. Hitzordua egin dugu Ondarretan, ibilaldiaren amaierarako, eta, tamala, oraindik arratsalderako talderik ez dela osatu berretsi dit. Gero arrapaladan egin du alde, isuna jar ez diezaioten.

Hamabiko taldea da, oso adin ezberdinetako kidez osatua; agurtu ditut, eta burubabesak banatu dizkiet: lehenengo gauza konprobatu dugu ea barruko mikroek eta entzungailuek ondo funtzionatzen duten –berehala ahaztuko ditudan haien izenak galdetzeko probestu dut–, eta baita errealitate handituko betaurrekoek ere. Gero froga txiki bat egin dugu BioSegwayekin Kixote eta Santxo Panzaren estatuaren inguruan, baina zorionez ibilgailuak oso intuitiboak dira, eta ez dut azalpen handiegirik eman behar izan; gainera, esango nuke batek baino gehiagok esperientzia daukala tramankulu hauekin.

Memoriaren B-2 Ibilbidea mentalki errepasatu dut bitartean: lehenengo udaletxe albora eramango ditut, bala-zuloen arrastoak dauden aldera, eta garai bateko Kasinoan gotortutako matxinatuen aurkako indar errepublikazaleen erasoa aitzakia hartuta, Gerra Zibilaren inguruko azalpen orokor bat emango diet. Gero Konstituzio enparantzara joko dugu, eta han, errealitate handituko betaurrekoen laguntzaz, Ramon Saizarbitoria idazlearen 100 metro nobela kanonikoaren ETAko ekintzailearen ihesaren berreraikuntza egingo dugu –liburuaren ingelesezko bertsioa deskargatzeko aukera izango dute, gehigarri baten trukean–. Ikatz kalera abiatuko gara ondoren, eta han, errealitate handituaren laguntzaz orobat, kale borroka delakoaren giroa oroituko dugu, eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izango dugu, Herriko Tabernaren erreplikan –jatorrizkoaren ezkerretara kokatua, zenbait metrotara–. Gero, Abuztuaren 31 kaletik pasatzean, armada espainiar, ingeles eta frantses inperialisten erreketa eta arpilatze episodioa labur gogoratu ostean, Bulebarrera joko dugu, eta ezker abertzaleko hainbeste manifestazioren ibilbidea kontrako norabidean berreginez, Artzain Onaren katedralaren aurrean geldialdi bat egingo dugu, eta euskal presoen aldeko kontzentrazioak irudikatuko ditugu atzera betaurrekoen laguntzaz. Ondoren Aldapetatik igo eta La Cumbre jauregiraino joango gara Lasa eta Zabalaren tortura eta hilketa gogora ekartzeko –Pablo Maloren aspaldiko filmaren irudiak lagun–, eta, azkenik, Kontxako pasealekuan zehar ibili ondoren –Euskaldunon Egunkaria ren itxieraren aurkako manifestazio erraldoiaren irudi birtual batzuk sartuko ditugu tarte horretan–, Antiguara bideratuko gara, Txillardegi ETAren fundatzaile eta idazlearen jaiotetxearen aurrean –Guardia Zibilaren kuartela ere izandakoa– geldialdi bat egingo dugu, eta ibilaldia Ondarretako kartzela zegoen puntuan amaituko dugu, hasierako Gerra Zibilaren inguruko azalpenak gogora ekarriz zirkulua ixteko probestuko dudalarik.

Ibilaldia arazorik gabe hasi dugu. Bat-bateko itzulgailuak aski ondo funtzionatu du, itxura batean, eta 1936ko altxaldiaren inguruko azalpenak ematen ari naizela ez dut, hanburgotarren aurpegietan, keinu bereziki arrarorik sumatu. Ez da horrela izan, ordea, 100 metroren ingurukoa aletzen aritu naizenean, baina neurri batean normala da, atzerrian ez baita oso ezaguna Saizarbitoria, are zirkulu euskaltzale-alternatiboetan; baina, hala ere, azalpenaren erdian askojakin batek eskua altxatu du eta galdetu du, edo, hobe esanda, adierazi du berak nonbait irakurri zuela Saizarbitoria, nobela horrekin, biolentziaren alferrikakotasunaz mintzatu nahi zela, ez zegoela inola ere bere asmoetan ETAren gorazarre bat egitea. Nik, pazientzia handiz, garaiko testuinguruaz hitz egin diot, frankismoaz, nobelaren bahiketa polizialaz, argitaratzean haren inguruan mamitu zen kapital sinboliko guztiaz… Ez dakit konbentzitu dudan, esango nuke ezetz, baina ondoren gertatu denerako abisutzat hartu beharko nukeen, Ikatz kalera gure BioSegwayekin iristean, errepresioaz eta kaleko erresistentziaz hitz egiten hasi natzaienean, galderak, eteteak eta iruzkin kritikoak –Trantsizioa eta espainiar demokraziaren bide zail-luzea aipatuz, gehienbat– asko ugaritu direlako; norbaitek nire profesionaltasuna zalantzan jarri du, eta irmo erantzun behar izan diot jakina naizela Historian graduatua, eta Ikasketa Kulturaletan master bat daukadala gainera. Baina orduan bururatu zait agian nahastu naizela eta Hanburgoko auzo okupako taldea ez dela gaur etortzekoa, bihar baizik, eta galdetu diedanean konfirmatu didate haiek ez direla Hanburgokoak, Schleswig-Holsteinekoak baizik, atzo iritsi zirela gurutzontzi batean, Pasaiako portuan bizpahiru egun ainguratuta egongo dena.

Lurrak irentsiko ahal nau.

Bizkor inprobisatu behar izan dut, gauden puntutik Memoriaren A-5 Ibilbidearen aldaera batekin lotura eginez; zorionez, programa birtuala egokitzea ez da bereziki nekeza izan, eta duela lau egun antzeko saioa egin nuenez – Badajozeko batzuekin–, nahiko fresko daukat oraindik. Kontua da Ikatz kaletik irtetea eta, bestela bezala, La Cepara bideratzea taldea, Gregorio Ordóñez zinegotzia tiroz hil zuten lekura, eta bertan burutu, azalpenaren ostean, pintxodastaketa; jarraian, Bulebarrera jo eta han, errealitate handituaz baliatuz, taldea kale borroka garaiko Y taldeen txikizioez ohartaraztea –horretarako oso egokia izaten da txanodun batzuek udal autobusa bortizkeriaz hustu eta su ematen dioten 3-D errekreazioa–; gero, Artzain Onaren katedralaren ondoan Fernando Múgica sozialistaren hilketa irudikatuko dugu, eta, Amarako auzorantz hurbilduz, Topoaren geltokia zegoen lekuan, Begoña Urroz txikiaren heriotzaren berri emango diet, ETAk atentatuan eragindako aurreneko biktima, 1960an, kontsignan ezkutatutako bonba baten eztandaren ondorioz. Eta atentatuen oroit lekuei dagokienez horrekin amaituko dudala uste dut, lagin nahikoa izan daitekeela Donostian terrorismoak eragindako laurogeita hamabost hildakoen geografia zabalegia laburtzeko. Ondoren bestelako leku enblematikoak bisitatzea geratuko litzaiguke, udaletxe aurreko biktimen oroitarria, bidean geratzen zaizkigun Fernando Arambururen Patria eleberriko eszenatoki pare bat –liburuaren alemanezko itzulpena deskargatzeko aukera izango dute, gehigarri bat ordainduz gero–, edo, bukatzeko, ziurrenik Basterretxearen Bakearen Usoa, oso erabilgarria Gesto Por La Pazek antolatzen zituen kontzentrazio isilak irudikatzeko, eta baita ezker abertzaleak horrelakoen aurrean egiten zituen kontramanifestazioak ere, adibidez Jose Maria Aldayaren bahiketaren eta begizta urdinaren auziaren inguruan gertatu zirenak –nahiz eta orain eskultura ez dagoen bere jatorrizko kokapenean, Saguesen baizik–. Horrek, bide batez, Aitzoli deitu behar diodala gogorarazten dit, hitzordua hara aldatzeko eta Ondarretaraino alferrik joan ez dadin materialaren bila.

Arazorik gabe egin dugu erdi-inprobisatutako ibilbidea: ez dut uste alemaniarrak aldaketaz gehiegi ohartu direnik ere. Guztiek zoriondu naute, eta bik eskupekoa eman didate eta guzti, nire irribarrerik eztienarekin eskertu diedan zerbait. Aitzol berandu iritsi da hitzordura; ez dakit nire mezua garaiz jaso ez duelako izan den, edo gaur goizekoaz mendekatzeko bere modu infantila: kontua da Sagueseko parkingean bazter egon naizela BioSegwayekin eta kaskoekin, azkenean Aitzol haien bila etortzera makurtu den arte.

Bide batez, ideiarik ez dauka oraindik arratsaldean talderik osatu ahal izango den, bizpahiru informazio-eskaera jaso dituela, baina ezer finkorik ez. Ez du uste zortea izango dugunik.

–Baina ez dago sekula jakiterik –gehitu du–. Beraz, hemendik gelditzen bazara…

Zurriolara jaitsi naiz nire entsaladarekin eta erosi dudan lata bat Coca-Cola Zerorekin, eguzkia hodeien artean ezkutatu dela aprobetxatuz; surflarien ahalegin gehienetan alferrikakoak tarteka begiratu bitartean egin dut bazkari legea. Hurrengoan piperrauts gutxiago bota beharko nioke entsaladari.

Erdi lo geratu naiz hondar beroaren gainean, eta siestatik esnatu naizenean sakelakoan konprobatu ahal izan dut, beldur nintzen bezala, ez dela arratsalderako talderik sortu. Mertxeri deitu diot orduan, jakiteko ea zer moduz pasatu duen eguna, eta galdetzeko ea animatzen den Jasminari bisita egitera, Intxaurrondoko geltokian egon naitekeela beraren zain. Agian gaurkoan bai sentitu ahal izango ditugula Lurren ostikadatxoak Jasminaren sabelean. Baina ezin izan dut konbentzitu: hasieran aitzakiekin aritu zait, berandu dela horretarako eta agian ez dugula Jasmina topatuko –beti etxean dagoela erantzun diot, sekula ez duela bisitak hartzeko arazorik ipintzen–, eta, ondoren, oraindik lan asko daukala burutzeko –ez diot sinetsi–, hobeto beste egun batean. Ez dut eztabaidatu nahi izan berarekin.

Une batez Errenteriara bakarrik joan nintekeela bururatu zait, baina azkenean ideia baztertu eta Zara-ko metro geltokirantz zuzendu ditut nire pausoak.

Sakelakoari beste begirada bat bota eta ziurtatu dut bihar goizeko taldea, zalantzarik gabe, Hanburgokoa izango dela. Tira, nahiko freskoa daukat oraindik haiekin egin asmo nuena, eta gaurko azken orduko estutasunik gabe ibili ahal izango naiz behintzat.

Ez da gutxi. Arratsaldean bigarren talde bat eratuko balitz eguna biribilduko nuke.


Itinerario
(Traducc ión del autor)

El despertador ha sonado a su hora: siempre suena a su hora. Le he pedido a Mertxe muchas veces que cambie la melodía, que estoy un poco harta de despertarme todos los días con Berri Txarrak: no entiendo la obsesión esa que tenemos en el País Vasco de querer vivir siempre en nuestro pasado musical, como si no siguieran componiéndose canciones, como si no surgieran grupos y estilos nuevos. En los bares y en fiestas ocurre lo mismo, o peor. Vale, no es del todo verdad: lo entiendo, claro que lo entiendo. Pero estoy hasta el moño. Aunque a alguien podría parecerle mal que sea yo precisamente quien diga esto.

Le doy un leve golpe a la pared dermosensible y la música se apaga: todavía me asombra la capacidad de Mertxe para seguir durmiendo, no importa lo fuerte que suene el despertador. No se levantará hasta que suene a “su” hora… y viendo la escasa altura de la pila de carpetas que reposa junto a su ordenador, no creo que sea demasiado pronto, hoy. Algunas veces, cuando me levanto dando un pequeño salto por encima de ella –aunque Mertxe se levanta más tarde, soy yo la que tiene que dormir en el lado de la cama junto la pared, a causa del dichoso “punto de claustrofobia” que sufre, la pobre–, me entran ganas de pellizcarla, de zarandearla un poco, de ir a la cocina y volver con un vaso de agua para tirárselo sobre la cabeza. Pero nunca lo hago, al final.

Además dentro de poco no tendrá esa suerte, porque será a ella a quien le toque cuidar de Lur, al menos por las mañanas, mientras no encuentre un empleo como el mío, que le obligue a salir de casa. Sí, ya sé que hay quien dice que trae mala suerte llamar al futuro bebé por el nombre: todavía faltan tres meses para que nos lo entreguen, a menos que se adelante el parto. Por cierto, tengo que echar una ojeada a la cuenta corriente que compartimos Mertxe y yo, a ver si le han hecho a Jasmina el ingreso a tiempo; el mes pasado se retrasaron, porque estuvimos unos pocos días en números rojos, y la cosa se lió un poco. También tendríamos que ir a hacerle una visita a Jasmina, en algún momento; la verdad es que nos convendría. Pero su bloque queda un poco lejos de la estación del metro, al cabo de una pendiente muy pronunciada, en Rentería, y a Mertxe siempre le cuesta salir de casa, sobre todo desde que el coche se nos estropeó y lo dejamos sine die en el taller. Pasa demasiado tiempo en su agujero, pero no quiero abroncarla otra vez: no me gustaría que me volviera a llamar “bruja sermoneadora”; además, le da del todo igual que algo así sea un oxímoron, al menos desde el punto de vista histórico.

Me ducho con más tranquilidad de la habitual, aprovechando que, según la previsión, han prorrogado por cuatro horas más el suministro de agua caliente. Repaso la microprensa digital en la pantalla de la mesa de la cocina, mientras desayuno cereales con leche de soja argentina; no hay nada de particular, aparte de las chanzas habituales sobre los discursos que está ofreciendo Ivanka Trump en las primarias del partido republicano. Compruebo la recomendación de protección solar para hoy y, además de la crema adecuada, me pongo unos leggins más bien largos, aunque sé que me van a dar más calor que los pantalones cortos. Miro otra vez en la pantalla a ver si tengo algo para la tarde, pero las cosas siguen igual que ayer: el grupo ese de un barrio ocupado de Hamburgo por la mañana, para hacer el itinerario largo de la memoria, y nada para la tarde, por ahora al menos, aunque tengo la esperanza, teniendo en cuenta en qué fechas estamos, de que pueda formarse uno para las cinco; nos vendría muy bien. A veces me han avisado cuando sólo faltaban cinco minutos para la hora de salida, y la esperanza es lo último que se pierde. De manera que, por si acaso, me preparo un tupper con la comida –sólo un poco de ensalada Gourmet, de bolsa, con unos trocitos de queso que le suelo añadir, bien aliñada: no tengo tiempo para más–, compruebo que Mertxe sigue como un tronco –mejor no darle beso de despedida: el ruido no la despierta, pero el contacto físico sí, y no suele levantarse de muy buen café, en esos casos– y me encamino hacia la estación de metro.

Tardo pocos minutos en bajarme en la estación de Zara. Como ha venido ocurriéndome estos últimos días, tengo problemas con el chip de la muñeca derecha, y los de control de tránsito, al principio, no me han querido dejar salir, pensando que no tenía licencia de pase para el Centro. Les tengo que explicar otra vez que es un error del chip –por desgracia, los guardias de seguridad de hoy son nuevos, o no los he reconocido, al menos–: de acuerdo, cobro la RGI, pero es sólo algo temporal, les explico, ha sido porque con el sueldo del mes pasado no llegué al mínimo y, en cualquier caso, tengo un permiso de trabajo que me permite transitar por el Centro. Se han empeñado en pasarme el láser una y otra vez sobre la muñeca, pero ha sido inútil, de manera que, aunque se lo he dicho desde el principio, recurren al ordenador central. Acaban por dejarme pasar, no sin aconsejarme antes que acuda cuanto antes a mi centro de salud.

Es por eso por lo que casi no llego a tiempo a mi cita, en La Concha. Allí están ya los alemanes, todos en pantalones cortos –se van hacer unas buenas quemaduras, pero, bueno, es su problema–, y Aitzol, mi jefe, en un costado, descargando de la camioneta los BioSegways y el resto de los cacharros. Le he ayudado a bajar los últimos.

–Llegas tarde –me dice de forma desabrida.

No voy a empezar ahora a darle explicaciones. Le dedico mi sonrisa más amplia y terminamos de sacar el material. Nos citamos en Ondarreta para cuando acabe el itinerario y, como sospechaba, me confirma que todavía no se ha formado grupo para la tarde. Se larga pitando, para que no le caiga una multa.

Es un grupo de doce, formado por gente de edades muy diferentes; los saludo, y reparto los cascos: lo primero que hacemos es comprobar si los micros y los receptores funcionan bien –aprovecho para preguntarles por sus nombres, que olvidaré enseguida–, así como las gafas de realidad aumentada. Luego probamos los BioSegways dando una vuelta alrededor de la estatua de Don Quijote y Sancho Panza; por suerte los vehículos son muy intuitivos y no he tenido que darles demasiadas explicaciones; además yo diría que más de uno tiene ya experiencia con estos trastos.

Durante los prolegómenos repaso mentalmente el Itinerario de la Memoria B-2. Primero los llevaré junto al ayuntamiento, al lado en el que aún pueden verse las marcas de los agujeros de bala y, rememorando el asalto de las fuerzas republicanas contra los sublevados que se refugiaron en el viejo Casino, les ofreceré una visión general de la Guerra Civil en el País Vasco. Luego iremos a la plaza de la Constitución y allí, con la ayuda de las gafas de realidad aumentada, reconstruiremos la huida del activista de ETA tal y como se describe en la canónica novela de Ramón Saizarbitoria 100 metro –los participantes tendrán la oportunidad de descargarse la versión en inglés de la obra, previo pago de un suplemento–. Después iremos a Ikatz kalea y, en esa calle, también gracias a la tecnología de las gafas, recordaremos el ambiente de la kale borroka y los cócteles molotov, y tendremos la ocasión de probar una selección de pintxos en la réplica de la Herriko Taberna –situada a pocos metros de donde se encontraba la original, a la izquierda–. A continuación, mientras pasamos por la calle 31 de Agosto, y tras rememorar brevemente el episodio del incendio y el saqueo de la ciudad por parte de los ejércitos imperialistas español, inglés y francés de 1813, torceremos hacia el Bulevar y desde allí, recorriendo en sentido contrario el que fue escenario de tantas manifestaciones de la izquierda abertzale, haremos una parada frente a la catedral del Buen Pastor, y recordaremos, una vez más con ayuda de las gafas, las concentraciones en favor de los presos vascos. Más tarde subiremos por Aldapeta hasta el palacio de La Cumbre con el objeto de reconstruir el episodio de las torturas que sufrieron Lasa y Zabala, así como su posterior asesinato –utilizaremos para ello algunas escenas de la vieja película de Pablo Malo–, y, finalmente, tras caminar un poco por el paseo de La Concha –introduciremos algunos vídeos de la gigantesca manifestación contra el cierre judicial del periódico Euskaldunon Egunkaria que se celebró allí–, llegaremos al Antiguo, haremos una parada frente a la que fue la casa natal del fundador de ETA Txillardegi –que también fue cuartel de la Guardia Civil–, y acabaremos el recorrido en el punto en que se levantaba la cárcel de Ondarreta, para cerrar el círculo de las explicaciones del principio sobre la Guerra Civil y la posterior represión franquista.

Damos comienzo al itinerario sin mayores problemas. El traductor simultáneo funciona bastante bien, en apariencia: al menos, en las caras de los alemanes no percibo ningún signo de extrañeza. No ocurre lo mismo, sin embargo, cuando empiezo con las explicaciones en torno a la novela 100 metro, pero no me alarmo demasiado, porque en el extranjero casi nadie conoce a Saizarbitoria, ni siquiera en los círculos alternativos y provascos. Aún así, un sabihondo levanta la mano en medio de mi exposición y pregunta, o, mejor dicho, afirma que ha leído en alguna parte que Saizarbitoria, con aquella novela, quiso denunciar la inutilidad de la violencia política, que no era su intención, ni mucho menos, hacer un homenaje a ETA y a la lucha armada. Yo, con mucha paciencia, le doy cuenta del contexto de la época, del franquismo, del secuestro de la novela por parte de la policía, de todo el capital simbólico que acumuló aquella publicación… No sé si lo he convencido, diría que no, pero teniendo en cuenta lo que vendrá después, quizá tendría que haber estado más atenta, porque a llegar a Ikatz kalea con nuestros BioSegways, en cuanto me pongo a hablar de la represión policial y la resistencia callejera, las preguntas, las interrupciones y los comentarios críticos –sobre la Transición y el difícil y largo camino de la democracia española– empiezan a ser cada vez más insistentes; alguien llega a poner en cuestión mi profesionalidad, y tengo que contestarle, con firmeza, que soy graduada en Historia y, además, poseo un master en Estudios Culturales. Sólo entonces se me ocurre que quizá sea yo la que ha metido la pata, y que el grupo de okupas de Hamburgo no es para hoy, sino para mañana, y en cuanto les pregunto me confirman que no son de Hamburgo, sino de Schleswig-Holstein, que llegaron ayer en un crucero que permanecerá anclado en el puerto de Pasajes un par de días.

Tierra, trágame.

He tenido que improvisar rápido, y enlazar desde el punto en el que estamos con una versión del Itinerario de la Memoria A-5; por suerte, adaptar el programa virtual no ha sido muy difícil, y, como hace cuatro días hice ese mismo recorrido –con un grupo de Badajoz–, lo tengo todavía bastante fresco. La cosa es salir de Ikatz kalea lo más deprisa que podamos, y llevar al grupo, como quien no quiere la cosa, al bar La Cepa, que es donde asesinaron a tiros al concejal del PP Gregorio Ordóñez, y realizar allí, después de la explicación pertinente, la degustación de pintxos; luego, ir al Bulevar y en ese punto, con ayuda de la realidad aumentada, instruir a los alemanes sobre los destrozos que causaban los grupos Y en los tiempos de la kale borroka –para eso suele ser muy efectiva la recreación en 3-D de la quema de un autobús municipal por parte de unos encapuchados–; más tarde, en los soportales junto a la catedral del Buen Pastor, hablaremos del asesinato del socialista Fernando Múgica y, tras aproximarnos al barrio de Amara, en el lugar en el que se levantaba la estación del Topo, les explicaré como allí encontró la muerte la pequeña Begoña Urroz, la primera víctima de un atentado de ETA, en 1960, a causa de la explosión en la consigna de una maleta. Creo que con eso daré por terminada la jornada en cuanto a lugares de memoria de atentados de ETA se refiere: es una muestra suficiente de la demasiado amplia geografía de noventa y cinco asesinatos terroristas cometidos en San Sebastián. A continuación quedaría visitar otro tipo de espacios emblemáticos, como el monumento a las víctimas que está frente al ayuntamiento, un par de escenarios de la novela Patria, de Fernando Aramburu, que nos pillan de paso –los participantes tendrán la oportunidad de descargarse la versión en alemán de la obra, previo pago de un suplemento–, y, para finalizar, seguramente, la Paloma de la Paz realizada por el escultor Néstor Basterretxea, que me vendrá muy bien para comentarles algo acerca de la concentraciones silenciosas que Gesto Por La Paz, y también de las contramanifestaciones que frente a ellas organizaba la izquierda abertzale, por ejemplo en la época del prolongado secuestro del empresario José María Aldaya, la del lazo azul –pese a que ahora la escultura no esté en su ubicación original, sino en el barrio de Sagüés–. Eso me recuerda que tengo que llamar cuanto antes a Aitzol, para cambiar la cita del final de recorrido y avisarle de que no vaya a Ondarreta a recoger el material, como hemos quedado al principio.

Hemos hecho el itinerario semiimprovisado sin ningún problema: no creo ni que los alemanes se hayan dado cuenta del cambio. Todos me han felicitado al final, y dos de ellos me han dado propina y todo, algo que les he agradecido con mi mejor sonrisa. Aitzol ha llegado tarde a mi encuentro; no sé si ha sido porque no ha recibido mi mensaje a tiempo, o porque es su manera infantil de vengarse de mi retraso de esta mañana; el caso es que he tenido que esperar un buen rato en el parking de Sagüés con los BioSegways y los cascos y el resto del material, hasta que Aitzol se ha dignado a aparecer.

Por cierto, aún no tiene ni idea de si va a formarse grupo para el turno de tarde; me cuenta que ha recibido un par de peticiones de información sobre el tour, pero nada de fijo. No cree que vayamos a tener suerte.

–Pero nunca se sabe –añade–. Por lo tanto, si pudieras quedarte por aquí…

Bajo a la playa de la Zurriola con mi ensalada y con una lata de Coca-Cola Zero que me he comprado, aprovechando que el sol se ha ocultado entre las nubes; como mientras observo los esfuerzos, casi siempre infructuosos, de los surfistas. La próxima vez tengo que acordarme de echarle un poco más de pimienta negra a la ensalada.

Me he quedado medio dormida sobre la cálida arena de la playa, y cuando me despierto compruebo, como temía, que no ha salido grupo para la tarde. Entonces llamo a Mertxe, para saber cómo ha pasado el día, y para preguntarle si se anima a hacerle una visita Jasmina; podría esperarla en la estación de Intxaurrondo, para ir juntas en el metro. Hoy quizá sí podamos sentir las pataditas de Lur en el vientre de Jasmina. Pero no logro convencerla: al principio me pone excusas, que es tarde para eso y que quizá vamos a Rentería y luego resulta que no encontramos a Jasmina allí –le contesto que Jasmina siempre está metida en casa, y que nunca pone pegas cuando la visitamos–, y, después, que le falta mucho para terminar con el trabajo –tampoco la creo–, que mejor otro día. No he querido discutir con ella.

Se me ocurre que podría ir yo sola a Rentería, sin ella. Pero, al final, desecho la idea y me encamino hacia la estación de metro de Zara.

Le echo una última mirada al móvil y confirmo que el grupo de mañana es, sin duda, el del barrio ocupado de Hamburgo. Bueno, todavía tengo muy fresco lo que tenía intención de hacer con ellos, y no andaré tan apurada como hoy, eso seguro.

No es poco. Ya si se formara un grupo para mañana por la tarde, el día sería redondo.